Skip to main content

DHB

Uribealdea
06
Vithas Gaztedi
30

Aurrerapauso itzela

OBMko Vithas Gaztedik aurrerapauso itzela eman du arerio zuzen baten aurka, mailan mantentzeko ahaleginetan. Vithas Gaztediko lehen taldeak garaipena lortu […]

OBMko Vithas Gaztedik aurrerapauso itzela eman du arerio zuzen baten aurka, mailan mantentzeko ahaleginetan.

Vithas Gaztediko lehen taldeak garaipena lortu zuen beti zaila den talde bizkaitarraren aurka, Uribealdearen etxean. Gogor lan egin behar izan zuten arabarrek, eta garaipen honekin geroz eta hurbilago ikusten dute mailan mantentzeko helburua.

Markagailuko 6-30ak ez du benetan islatzen zelaian bizitako borroka, baina azkenean Vithas Gaztedik defentsan tinko jardun ostean, eraso onak eraiki eta norgehiagokaren balantza arabarren alde erori zen.

Hortaz, talde gasteiztarra bosgarren sailkatu gisa kokatu da bigarren itzuli honetan, bederatzi taldetik. Hiru puntura du laugarren sailkatua, Valtecsa UBR, gainera Vithas Gaztediren hurrengo arerioa izango dena.

Fecha

30/03/2022


Comentarios

0


Categorías

Kronikak, Lehiaketa, Orokorra


Partekatu artikulu hau: