Skip to main content

Euskal Liga

Universitario Rubgby Bilbao
19
Vithas Gaztedi
12

Euskadiko txapeldunak!

Pasaden larunbatean euskal ligako azken partidua izan genuen Uni Bilboren aurka El Fango zelaian 16:00etan. Dena geneukan jokoan eta agerian […]

Pasaden larunbatean euskal ligako azken partidua izan genuen Uni Bilboren aurka El Fango zelaian 16:00etan. Dena geneukan jokoan eta agerian gelditu zen gure nesken urduritasuna, hau emaitzaren isla izanik markagailua 19-12 utziz. Hala ere, Vithas Gaztedi Neskak Euskal Ligako aurtengo txapeldunak gara!

Bilboko jokalariak gogotsu borrokatu zuten, lehen denbora 14-0 haien alde lortuz. Vithas Gaztediko neskak defentsan gogor aritu arren ez zuten lortu bilbotarrak gelditzea.

Atsedenaldian entrenatzaileen hitzaldi lasaigarri eta motibagarria izan zuten eta honen emaitza ikusi zen bigarren denbora hasi bezain laister. Gainera, gradaren zati handi bat Vithas Gaztediko beste jokalari zein jarraitzaileez beteta ikusteak indarra eman zien eta markagailua aldatzeko asmoz atera ziren gure neskak.

Bigarren denboran gasteiztarrak jokoan sartzea lortu zuten, nahiz eta 57. minutuan Bilbok hirugarren entsegua lortu zuen, bonusa lortzeko entsegu batera geldituz, euskal liga galtzea suposatuko zuena, gure neskek ez zuten haien ametsagatik borrokatzeari utzi eta 69. minutuan Zandile Senzekile Masukuren entsegua izan zen eta Adararen ostikoarekin beste bi puntu lortuz. Bederatzi minutu geroago, bigarren entsegua lortu zuten Zandileren eskutik ere bai.

Neskak ez zuten etsi partidu amaiera arte eta horrela falta zitzaien azken puntua lortu zuten euskal liga irabazi ahal izateko.

Partidu gogor honetan hainbat lesionatu egon ziren, laister sendatzea eta zelaian ahalik eta azkarren ikustea espero dugu.

Partidua Adara Alfonsoren ostikoarekin bukatu zen eta honen ostean gradan eta bankiloan zeuden, jokalari, lesionatu, zale eta konbokatu gabeko jokalari guztiak zeilara salto egin zuten eta guztion besarkada batez euskal liga irabaztea ospatu zuten.

Orain neskek beste fase bat hasiko dute, eta gogotsu eta indarberrituta egongo direla argi daukagu. Gutxi barru Ohorezko B Mailara igotzeko fasea jokatuko dute laster.

Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi, espero dugu hurrengoan baita elkar ikustea, zuek gabe hau guztia ez zen posible izango!

Argazkiak: 

https://flic.kr/s/aHBqjzJ8JP (Judith Alday)

https://flic.kr/s/aHBqjzJ9eD (Ibon Sáenz de Olazagoitia)   

Fecha

05/04/2022


Comentarios

0


Categorías

Gaztedi Neskak, Kronikak, Lehiaketa


Partekatu artikulu hau: