Skip to main content

Emakumezko Ohorezko Maila

Gaztedi R.T.

29/10/2022

16:30

Gamarra

Arrasate/Eibar

Hirugarren jardunaldia Gamarran ligako lehen garaipena borrokatzeko

Datorren larunbatean, urriaren 29an, Gaztedi Neskak taldeak ligako hirugarren jardunaldia jokatuko du AGT/ERT (Arrasate/Eibar) taldearen aurka. Partida Gasteizko Gamarrako errugbi […]

Datorren larunbatean, urriaren 29an, Gaztedi Neskak taldeak ligako hirugarren jardunaldia jokatuko du AGT/ERT (Arrasate/Eibar) taldearen aurka.

Partida Gasteizko Gamarrako errugbi zelaian izango da 16:30etan. Jokalariak ikusminez daude partida honen zain, talde berria baita eta orain arte ez baitira lehiatu; gainera, aurreko urteetan gurekin entrenzatzen ibili zen taldekide bat daukagu han jolasten, Oihane, eta beraren aurka jolasteko amorratzen gaude.

Gaztedik AGT/ERT taldeak La Unica RT A eta Durango RT taldeen aurka jokatutako partidak baino ez ditu erreferentziatzat. Larunbatean gasteiztarrak prest irtengo dira ligako talde berri honi aurre egiteko eta denboraldiko lehen garaipenagatik borrokatzeko.

Fecha

28/10/2022


Comentarios

0


Categorías

Aurretikoak, Emakumezkoen Euskal Liga, Gaztedi Neskak


Partekatu artikulu hau: