Skip to main content

Urteari amaiera emateko…

Abenduaren 29an, Gaztediko Emakumezkoen Senior taldeak Kerman Aurrekoetxeak, jokalari honen aitak eta Clara Piquero jokalari bikainak gidatutako entrenamenduaz gozatzeko izan […]

Abenduaren 29an, Gaztediko Emakumezkoen Senior taldeak Kerman Aurrekoetxeak, jokalari honen aitak eta Clara Piquero jokalari bikainak gidatutako entrenamenduaz gozatzeko izan zuten aukera. Egun euritsua izan arren, gure jokalari hauek ez ziren gelditu eta ikasteko zuten aukera guztiz aprobetxatu zuten.

Errugbiko atal guztiak gainbegiratzeko denboraz eskas zebiltzanez, Aurrekoetxeak ariketa anitzeko entrenamendua prestatu eta errugbian oinarritzat jotzen diren gauza horiek teknifikatzea erabaki zuen. Horrek entrenamendua dinamikoa, entretenigarria eta eraginkorra izatea lortu zuen. Pasea, plakajeak, erasoa… izan ziren landu zituzten gauzetariko batzuk. Arratsaldeko zortzietan hasi zen entrenamendu orokorra. Izan ere, ordu erdi lehenago ostikadak entrenatzeko aukera izan zuten Gaztediko jokalariek; baina denbora ziztu bizian igaro zen. 

Urtea amaitzeko modu ederra izan zen hau. Neskak taldeko jokalariek izugarri gozatu zuten esperientzia eta berriro gertatzea gustatuko litzaieke. Eskerrak Kerman, Unai Aurrekoetxea eta Clara Piquerori aukera bikain hau eskaintzeagatik eta egindako esfortzuagatik. 

Fecha

30/12/2022


Comentarios

0


Categorías

Orokorra


Partekatu artikulu hau: