Skip to main content

Zorionekuak!

Niri dagokit, Gaztedi RTko Fox azeriari, zorionak ematea Urte Berriaren, eguzki berriaren, etorreragatik. Faustina, Errugbi eskolako euskal sukaldaria, ziklo berriaren […]

Niri dagokit, Gaztedi RTko Fox azeriari, zorionak ematea Urte Berriaren, eguzki berriaren, etorreragatik. Faustina, Errugbi eskolako euskal sukaldaria, ziklo berriaren etorrera ospatzen zuen ibaiko lehen korrontean oinak garbituz. Bazekien, ordu horretan bertan, Arabako Lautadako eta Nafarroako Sakanako herrietan, baskoien lurretan, ur berriaren etorrera zoriontzen ari zirela “zorioneku” esaerarekin.

Termino hori hain aspaldikoa da, 2.000 urtetik gorakoa, grafia iberiarrarekin esku formako brontzezko plaken gainean idazten zutela. Errugbi zale orok daki zorion desiratua hatxerantzeko sigi-sagan dagoela, ruck baten bultzadan, makilen aurrean egineko alboko pausuan, eta ostiko landatu baten bihurketan.

Letra zaharrei begiratzea besterik ez dago hori ulertzeko. Osasuna eta Bakea Gaztediko eta errugbiko familia osoari!

Zorionekuak bidea ezagutzen duzuenok.

Fecha

31/12/2022


Comentarios

0


Categorías

Orokorra


Partekatu artikulu hau: