Gaztedi Rugby Taldea

Besoak jeitsi gabe

Joan den larunbatean, azaroak 12, 2022-2023 ligako laugarren jardunaldia jokatu zen gure etxean, Gamarran, ligako talde gogorrenetako baten aurka: La […]

Joan den larunbatean, azaroak 12, 2022-2023 ligako laugarren jardunaldia jokatu zen gure etxean, Gamarran, ligako talde gogorrenetako baten aurka: La Única. Partida arratsaldeko lauretan hasi zen.

Anbizio handiko taldea da eta ondo erakutsi ziguten, lehen entsegua partida hasi eta minutu eta erdira lortu zutenean, hain zuzen ere, 11 zenbakia zeraman jokalariak entsegatuz. Lehen saiakera horren ondoren, Gaztedik beste taldeari aurre egitea lortu zuen, eta bi aldiz entsegutik gertu egon ziren, baina, ez zuten hain desiatua zen hura lortu. Lehenengo zatian, Nafarrek beste bi entsegu, bi zigor kolpe makiletara jaurtiak eta transformazio bat egitea lortu zuten, lehen zatia 0-23 markagailuarekin bukatuz.

Bigarren zatiko 11. minutuan, La Unicako taldeak gure 22. lerroan sartzea lortu zuen, eta, Gaztediren aurkako zenbait zigor kolpe jaso ondoren, ordainsari moduan entsegu bat lortu zuten, markagailuari 5 puntu gehituz. Partida 0-40 amaitu zen, beste bi entsegu eta transformazio bat lortu ostean.

Partidu zaila, baina era berean, oso polita izan zen. Orain hurrengo partiduan pentsatzen hasiko dira gasteiztarrak, eta gogor entrenatzen jarraituko dute.

Carrito de compra
Scroll al inicio
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.