Gaztedi Neskak Taldea igande honetan, urriaren 15ean, Hernaniko Landare zelaira itzuliko da.
Gaztedi neskek talde sendo eta osatu bat izango dute aurkari 2022-2023 denboraldiko bigarren jardunaldiko lehenengo partiduan; Hernani Rugby. Gasteiztarrek gogor eta kontzentratuta borrokatu beharko dute beraz, etxetik kanpo garaipena lortu nahi baldin badute.
Gogorarazi beharra dago Gipuzkoarrak ez zirela gamarran jolastu behar zen partidura aurkeztu; hori dela eta, datorren igandean hernanitarren aurka denboraldi honetan jokatuko duten lehenengo partidua izango da.
Gauzak horrela, ea gipuzkoarrei aurre egin diezaioketen, eta hala Euskal Ligako bigarren jardunaldiko lehenengo partidua irabazi. Aupa GAZTEDI!


Argazkiak: Ibon Sáenz de Olazagoitia



