Gaztedi Rugby Taldea

Campus Gaztedi 2022 uda

Urtero bezala Gaztedi Rugby Taldetik zuekin harremanetan jartzen gara prestatzen ari garen udako campusei buruzko informazioa emateko. Aurten 2008 eta 2015 […]

Campus Gaztedi 2022

Urtero bezala Gaztedi Rugby Taldetik zuekin harremanetan jartzen gara prestatzen ari garen udako campusei buruzko informazioa emateko. Aurten 2008 eta 2015 artean jaiotako haurrentzat.

Lehenik eta behin, Gamarrako parkean egingo da eta ordutegia 9:00etatik 17:00etara izango da.

Hauek izango dira datak:

  • Uztailaren 4tik 8ra
  • Uztailaren 11tik 15era
  • Uztailaren 18tik 22ra

Inskripzioen prezioak hauek dira:

  • Aste 1, 110 € bazkideen seme-alabak / 120 €bazkide ez direnak.
  • 2 aste, 210 € bazkideen seme-alabak / 230 € bazkide ez direnak
  • 3 aste, 300 € bazkideen seme-alabak / 330 € bazkide ez direnak

Prezioan, bertako tabernan egingo den egun guztietako bazkaria sartzen da, aldiz, instalazioetara sartzeko pasea ez, beraz, bertaratzen direnek beren kabuz lortu beharko dute.

Egunean zehar egingo diren jarduerei dagokienez, goizean batez ere errugbian oinarrituko dira, entrenamenduak euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz izango dira, maila desberdinetara egokituta, fase ezberdinetan eta joko-egoeratan hobetzeko entrenamenduekin. Bazkalostean, parkeko instalazioez gozatuko dugu (igerilekua, kirol anitzeko gunea, berdeguneak, etab.) hainbat jarduerarekin.

Info+: campus@gaztedirugby.eus / Inskripzioak: Campus 2022

Carrito de compra
Scroll al inicio
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.