Gaztedi Rugby Taldea

Eguraldi txarra, emaitza ona

Urtarrilaren 15ean, igandea, itzuliaren lehen partida jokatuko genuen Hernaniren kontra. Ziurgabetasun handiko partida izan zen, ez baikenekien nola jokatzen zuten, […]

Urtarrilaren 15ean, igandea, itzuliaren lehen partida jokatuko genuen Hernaniren kontra. Ziurgabetasun handiko partida izan zen, ez baikenekien nola jokatzen zuten, haien aurkako joaneko partida ez baikenuen jokatu.

Oso egun hotza eta euritsua egiten zuen. Hernanik baloia gure zelaira botatzen hasi zen-. Lehen ensaioa 19. minutuan iritsi zen gure kapitain eta medio melearen Leire Segundo-ren eskutik. Ruck baten ondoren baloia hartu eta baloia saiakuntza-lerroan utzi arte egin zuen aurrera.

Lehen zatiak ez zen beste ensaiorik egon. Baina aipatzekoa da aurrelariek egindako lanari esker hainbat uztarte irabaztea lortu zituztela. 34. minutuan, June Sanchezek saiakuntza-lerrora iristea lortu zuen, baina azkenean aurkalariak saiakera taponatu zuten eta ez genituen 5 puntuak lortu.

Bigarren zatian,  nesken hamabostekoan zenbait aldaketa egin ziren, eta 42. minutuan, Miren Legidok Hernaniko defentsa-lerroa apurtzea lortu zuen zenbait metrotan aurrera eginez.  Baina 51. minutura arte ez zen ensaiorik lortu. Bigarren entsegu hau Lidia Torrek lortu izan zuen, Gaztediren markatzailean 5 puntuak batzeko.

61. minutuan, baloia ondo trasmititu ondoren Eneritz Basaberen eskuetara iritsi zen  eta baloia entsegu marran uztea lortu zuen, hirugarren eta amaierako entsegua izaten.  Hernaniko 10. Zenbakia entsegua egin bezain laster epaileak partiduari amaiera eman zion. Markagailua 5-15 utziz.

Argazkiak: Paco Roldan

Carrito de compra
Scroll al inicio
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.