Skip to main content

⚠️⚠️⚠️⚠️⚠️ BERTAN BEHERA ⚠️⚠️⚠️⚠️⚠️

Goi mailako errugbia bueltan da Gamarran, zubiko etena eta gero, hilak 12 dituen igande honetan, 11:30etan.

 ⚠️⚠️⚠️⚠️⚠️ AZKEN ORDUA ⚠️⚠️⚠️⚠️⚠️

Vithas Gaztedik maila honetan eskarmentu handia duen Uribealdea RKE talde bizkaitarra izango du aurkari. Lehia bizi honetan, talde biek egingo dituzte ahaleginak Ohorezko B Mailan mantentzeko. Vithas Gaztedik Uribealdeak baino garaipen bat gehiago erdietsi du momentuz, eta beraz, gogor borrokatu beharko, sailkapenean gora egitea nahi badu urtea amaitu aurretik.

Gasteiztarrek zigor bidezko zenbait baja dituzten arren, aulkian badira jokalariak beren postuak ordezkatzeko maila handia dutenak. Hori gutxi ez bada, Gamarrako zalego leiala ere alde izango du igandean.

Goazen guztiok Gamarrara, goazen Gaztedi!

Kronika: Israel Luis Abad

 

ARGAZKIAK: Beto Carrillo & Ibon Sáenz de Olazagoitia

Fecha

10/12/2021


Comentarios

0


Categorías

Orokorra


Partekatu artikulu hau: