Skip to main content
ARC2025

XV Araba Rugby Cup

Iristear dauden maiatzaren 10 eta 11 egunetan, Araba Rugby Cup-a jokatuko da. Ezagutzen ez duzuenontzat, errugbi eskolako ekitaldirik garrantzitsuenetakoa da estatu mailan.

ARC2025

ZER DA ARABA RUGBY CUP?
Lehiakorra EZ den txapelketa bat da, irabazle bakarra duena: errugbiaren balioak hobekien ordezkatzen dituen taldea.

ARC eskola mailako nazioarteko errugbi txapelketa bat da, Arabako Errugbi Federazioak antolatua Gaztedi Rugby Taldearen laguntzarekin. 6 eta 14 urte bitarteko jokalarientzako txapelketa da, VitoriaGasteizen ospatzen dena eta aurten XV. ediziora iritsi dena. Bertan 1.500 pertsona baino gehiago parte hartzen dute, kirolari, staff eta antolakuntza langile artean.

ERRUGBIAREN BALIOAK
• Errespetua
• Apaltasuna
• Elkartasuna eta babesa
• Konpromisoa
• Ahalegina eta sakrifizioa

NAZIOARTEKO TXAPELKETA
• 24 klub
• 70 ekipo
• 1.200 jokalari
• 45 Arbitroak
• 125 pertsona bolutario
• 1.600 Boluntariotzako orduak

EKITALDIAREN HELBURUA
• Adin goiztiarretan kirolaren alderdi soziala sustatzea.
• Gure hiri eta probintzian errugbi kirola ikusaraztea. Klubak esparru horretan garatzen dituen beste jarduera batzuekin batera, hala nola kirol inklusiboa, eskola-kirola, federatua eta seniorra.
• Errugbiaren balioak ezagutaraztea

TXAPELKETA ZABALIK DAGO
• Dibertsitate funtzionala duten pertsonak
• Genero-berdintasuna eta sexu-identitate guztiekiko errespetua
• Euskarari laguntzea

HIRI BAT TXAPELKETA BATEAN MURGILDUTA
• Estatuko eskola-kiroleko ekitaldi handi eta beteranoenetako bat.
• Ostatu-plazak: 1.000.
• Hornidura: 1.500 bazkari eta otordu, egunero banatuta.
• s-8, s-10, s-12 eta s-14 adin guztietako 212 errugbi partida.

Fecha

10/04/2025


Comentarios

0


Categorías

Eskola


Partekatu artikulu hau: