Skip to main content

DHB

Valtecsa UBR

02.04.22

18:00

El Fango de la Villa de Bilbao

Vithas Gaztedi

Beste garaipen baten bila

Vithas Gaztedi seniorraren jaurdunaldiak aurrera doaz, eta oraingoan Derby izugarria izango dugu. Larunbat honetan 18:00etatik aurrera Bilboko Fango zelaian neurtuko […]

Vithas Gaztedi seniorraren jaurdunaldiak aurrera doaz, eta oraingoan Derby izugarria izango dugu.

Larunbat honetan 18:00etatik aurrera Bilboko Fango zelaian neurtuko dituzte indarrak OBMko Gaztedik ete bigarren itzuli honetan goraka etengabe dabilen Valtecsa UBRk.

Lehia gogorra izango da Vithas Gaztedirentzako, gainera, joaneko Gamarrako arantza kendu nahi dutelarik.

Gogora dezagun Valtecsa UBR Gaztedi baino postu bat aurretik dagoela sailkapenean, eta partida bat gutxiagorekin.

Egun berean, 16:00retan Vithas Gaztediko gazte eta ez hain gazteek Arratiko/Gernikaren aurka borrokatuko dute Gamarran.

Euskal Ligako bigarren mailako mutilek gogor egin beharko dute lan, eta akats gutxi egin defentsan. Gainera, moralez harro daude gazteak, Lekarozen Baztanen aurka erakutsitako jarreraren ondoren.

Vithas Gaztediko taldeak, bai Neskak eta baita OBMko seniorrak, Bilbon jarraitzeko asmoz dabilen zale orok autobusa izango du eskuragarri, klubak eskeinia.

Partida biak ikusteko autobusa:

  • Larunbatean, apirilaren 2an 14:15etan Gamarra Tabernatik.
  • Itzulera OBMko partida amaitutakoan.
  • 5€ bazkideak, 15€ bazkideak ez direnak.
Fecha

01/04/2022


Comentarios

0


Categorías

Aurretikoak, Lehiaketa


Partekatu artikulu hau: