Skip to main content
bultzaliga

Bultza Liga · 2. jardunaldia

Jokatzeko eguraldi paregabe batekin, goiz zoragarri batean bildu ziren Mojategin, Arrasate R.T.aren zelaian, Gaztedi eta Hernani. Jardunaldia entrenamendu bateratu batekin […]

bultzaliga

Jokatzeko eguraldi paregabe batekin, goiz zoragarri batean bildu ziren Mojategin, Arrasate R.T.aren zelaian, Gaztedi eta Hernani.

Jardunaldia entrenamendu bateratu batekin hasi zen, talde biak batera, emozioz beteriko partida bati ekin aurretik.

Publikoz beterik, Hernani izan zen lehena markagailuan puntuak jartzen. Gaztadi ez zen oso tinko hasi, baina Hernaniren lehen bi entseguei aurre egin nahian, Oliver handiak beste entsegu bat egin zuen.

Bigarren zatian Gaztedik hernaniarrak beren zelaian itxi zituen, defentsa sendo bat eraikiz. Baina, gipuzkoarren taldeko Kerman hegalak laister egin zituen beste entsegu bi, abiaduraz baliatuta. Zentroak beste entsegu bat ere egin zuen, transformaketak eta guzti.

Gaztedik azken entsegu batekin apaindu zuen markagailua, Saúlen eskutik, baina emaitzaren balantza Hernaniren alde erori zen.

Bultza ligak arau duen gisara, emaitza ez da garrantzitsuena, hemen danok irabazten baitugu. Bereziki eskertu nahiko genioke Fabieni partidan laguntzearren, eta baita Pablo Corresi, delegatu gisa (gure José Manuél begikoaren lanak egin zituena), baita Xabier Echaniz epaileari.

Eskerrik asko lagundu gaituzten talde eta norbanakoei, gure lana eskertu, balioetsi eta txalotu dutenei. Gozatu egiten dugu. Hau da errugbia.

Fecha

07/02/2022


Comentarios

0


Categorías

Inklusioa, Lehiaketa, Orokorra


Partekatu artikulu hau: