Skip to main content

Senior B · Aurretikoa

Vithas Gaztedi B larunbat honetan, otsailaren 5ean, Gamarrako zelaira itzuliko da. Gaztedi Bko etorkizun oparoko gazteek talde sendo eta osatu […]

Vithas Gaztedi B larunbat honetan, otsailaren 5ean, Gamarrako zelaira itzuliko da.

Gaztedi Bko etorkizun oparoko gazteek talde sendo eta osatu bat izango dute aurkari; Eibar R.T. B. Eibartarrek hiriburura bidaiatuko dute, eta bigarren maila autonomiko honetako bederatzigarren jaurdunaldia jokatuko dute elkarren kontra.

Bi partida atzeraturen faltan, Gaztedi B seigarren postuan kokatu da. Gainera, azken partidan erakutsitako jarrera baikorrarekin, larunbat honetan gogotsu zelairatuko dela ondoriozta dezakegu.

Gasteiztarrek gogor borrokatu beharko dute beraz, etxean garaipena lortu nahi baldin badute. Gogorarazi beharra dago Eibarrek ere bere lehenengo taldea Vithas Gaztediren maila berean duela, eta azkenengo norgehiagokan joko oso landu batekin garaitu zutela Gaztedi, iraungi berri den 2021 hartan.

Gauzak horrela, ea errebantxa on batekin egin diezaioketen aurre gasteiztarrek Gamarran, eta hala Euskal Ligako bigarren mailako sailkapenean erdialdeko postuak ziurtatu.

Fecha

04/02/2022


Comentarios

0


Categorías

Aurretikoak, Lehiaketa, Orokorra


Partekatu artikulu hau: