Gaztedi Rugby Taldea

Garaipena Palentziako lurretan

Partida sutsua izan zen igandean Palentziako Nueva Balastera estadioan bizi genuena. Gaztediko gazteek igandean Palentziako hiriburura bidaiatu zuten Ohorezko B Mailako seigarren jaurdunaldia jokatzeko. Aurreikuspenen arabera, arerio gogorra espero zen, igo berri den talde palentziarra gauzak bikain ari baita egiten, eta gotorleku sendoa eraiki baitu bere etxean.

Halaxe izan zen. Clínica Colina Rugby Club-ek partida ondo antolatuta zeukan, eta zelaian zailtasun handiak jarri zizkion Vithas Gaztedi Rugby Taldeari. Bitartean, talde gasteiztarra fase estatikoetan nagusituaz, aurrelariek baloi onak eskeini nahi izan zizkien atzelariei. Lana ondo egin eta gero, laister iritsi ziren lehen puntuak markagailura, aurrelarien eskutik.

Azkenean, gasteiztarrek garaipena lortu zuten, eta bonusarekin itzuli ziren Gasteizera. Hala ere, partida lehiatua izan zen, eta Palentziako taldeak puntuak gehitu zituen amaierara arte. 

Garaipen garrantzitsu honekin Gaztedi Rugby Taldeak sailkapenean gora egitea lortu du, aurtengo Ohorezko B Maila gogor honetan.

 

Israel Luis Abad

Carrito de compra
Scroll al inicio
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.