
Pasaden larunbatean, abenduak 11, Vithas Gaztediko neskek Hernaniren aurka jolastu zuten emozioz beteriko partidu gogor zein parekatu batean. Gamarrako zelaia euriaz istildu egin zenez Lakuako zelai artifizialean jolastu behar izan zuten. Partidua 10-7 emaitzarekin bukatu zen, garaipena eskuratuz eta Emakumezkoen Euskal ligako lehen postua lortuz.
Eguraldia zela eta, Hernaniko taldea apur bat berandu heldu zen giroaren tentsio eta urduritasuna igarriz. Partidua hasi eta 14 minututara Chenoaren eskutik Vithas Gaztediren lehenengo entsegua heldu zen. 24. minutuan Hernanik entsegua sartzea lortu zuen markagailua 5-7 haien alde jarriz.
Nahiko parekatua mantendu zen bigarren zati ia osoa, baina talde-lan gogor baten ostean gure Itziar Costumerok 70.minutuan entsegua sartzea lortu zuen eta honekin markagailua 10-7 gure alde mantendu zen partidua bukatu zen arte. Egun garrantzitsua zen denboraldian zuzentzen joan direna eta partidu bakoitzean ikasitakoa praktikan jartzeko.
Akatsak zuzendu eta gogor entrenatuko dute bolada honekin jarraitzeko! Nonstop!
Aupa Gaztedi Neskak!!


