Gaztedi Rugby Taldea

Hauteskunde-prozesua

Ramón del Valle Tauste , Gaztedi Rugby Taldeko Hauteskunde Organoko arduradun bakarra denak, ohar honekin bazkideei jakinarazi nahi die 2022ko […]

Gaztedi Rugby Taldea

Ramón del Valle Tauste , Gaztedi Rugby Taldeko Hauteskunde Organoko arduradun bakarra denak, ohar honekin bazkideei jakinarazi nahi die 2022ko otsailaren 22ko Batzar Orokorrean irekitako hauteskunde-prozesuan hautagaiak aurkezteko epea amaitu egin dela, eta halakorik aurkeztu ez dela.

Estatutu sozialen arabera, Moises San Mateos Lopez de Ipiña buru den oraingo Zuzendaritza Batzordeak jarraituko du Klubaren kudeaketa eta zuzendaritza lanetan.

Maiatzaren 2an antolatutako Zuzendaritza Batzordeko bileran, Miren Bengoa Lasuen zuzendariorde eta diruzainaren dimisioa onartu zen, baita Carlos Pilarte Ortiz de Zarate batzordekidearena ere, klubari eskainitako zerbitzu eta prestutasun guztia eskertuz.

Estatutu sozialetako 29. artikuluko azken paragrafoaren arabera, hutsik gelditutako ardura horiek Zuzendaritza Batzordeko kideek bete ditzaten adostu zen, eta beraz, Mikel Epalzak hartuko du zuzendariorde kargua, eta Aitor Ratónek diruzainarena, zeinek biek onartu baitzuten esleitu zitzaien ardura, bileran hala bozkatu zenean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 3an.

Carrito de compra
Scroll al inicio
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.