
Gertakizun historikoa izan da emakumezko kirolarentzat, eta baita gure klubarentzat. Horrenbeste sentimendu bizitzeko aukera izatea, eta gure seme-alabekin kirola partikatzea izugarria da.
4 partida intentsu izan dira, eta hainbeste sentimenduren artean, epaileen zorion hitzek gure lana baikorra dela baieztatu dute.

Klub barruan historia egin dugu, eta oso harro gaude horretaz. Lortutako hau gutxietsiko lukeenik balego ere, gu ezin pozago gaude egindako ekintza gogoangarri honekin. Aupa Kamalehoiak Gaztedi!


