Gaztedi Rugby Taldea

Lan polit baten emaitza

Igande goiz euritsu eta hotz honetan (abenduak 11) Gaztedi Neskek Euro Basque Rugby Challengeko lehenengo partidua jokatu du Biarritz Olimpiqueren […]

Igande goiz euritsu eta hotz honetan (abenduak 11) Gaztedi Neskek Euro Basque Rugby Challengeko lehenengo partidua jokatu du Biarritz Olimpiqueren aurka.

Zalantza ugariko partidu bat espero genuen; izan ere, talde lapurtarraren kontra inoiz ez dugu jokatu. Hori bai, partidu gogor eta polita espero genuen, gertatu den bezalaxe, hain zuzen. Ligako partidurik gabe ia hilabete egon ostean, teknika, estrategia eta jokoa hobetzen indarrak jartzeko aukera izan dugu. Horixe maila indibidualean, zein kolektiboan nabarmena izan da.

Lehenengo zatian, 5 puntu lortzeko gogoak bi taldeetan nabariak izan direnez, bi taldeok defendatu behar izan dute. Baina lehenengo 40 minutuak amaitzean, June Sanchezek lehenengo entsegua egin eta transformatu du. Horri esker, talde gasteiztarra 7-0 joan da atsedenaldira.

Bigarren zatia lehenengoarekin alderatuta antzeko hasi bada ere, Gaztediren kolpe errepikatuak aprobetxatuz, Biarritz Olimpiquek lortu du baloia entsegu marra zeharkatu eta baloia uztea, partiduko azken minutuetata 7-5 iritsiz.

Baina Gaztedi Neskak bere jokoarekin jarraitu eta Ostebi Acebok beste entsegu bat egitea lortu du, markagailua 12-5 utziz. 23 jokalarien esfortzuari eta gradatik animatzen zuten kideen animoei esker Gaztedi Neskak garaipena lortu eta txapelketa honen finalerako sailkatzea lortu du, zein Aquitania Villenueve de Marsansen kontra izango den.

Argazkiak: Ibon Sáenz de Olazagoitia

Carrito de compra
Scroll al inicio
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.