Gaztedi Rugby Taldea

Rugby Eskola: Pertsonak hezten

Azken igandean, martxoaren 20an, Vithas Gaztediko Eskolak beste Topaketa batean hartu zuen parte. Arabar gaztetxoenak Iruñea eta Donostiara gerturatu zirelarik. […]

rugby-eskola
rugby-eskola

Azken igandean, martxoaren 20an, Vithas Gaztediko Eskolak beste Topaketa batean hartu zuen parte. Arabar gaztetxoenak Iruñea eta Donostiara gerturatu zirelarik. Sub 10ek, Sub 12ekin batera, nafar hiriburura bidaiatu zuten, beste Sub 10eko talde bik Sub 12en laguntzarekin Donostiara bidaiatu zuten bitartean.

Guztiek gozatu zuten errugbiz beteriko jaurdunaldi batekin, udaberriaren hasierak eskeinitako egun eguzkitsua lagun zutela. Parte hartze handi honek sala diezaguke, gainera, gure harrobiak aurrera egiten jarraitzen duela, formatzaileen lan handiari esker. Kategoria bietan bost talde osatu genituen guztira, gazte denek errugbiaren gozamena helburu zutelarik. Hori gutxi balitz, jokaldi zoragarriak egin zituzten ikusleen begietan. Gure kirolean gauzak horrela dira, eta dutxa hartu ostean, txikienek hirugarren zatiaz gozatu zuten, jaurdunaldi zoragarriari amaiera emanez. Irrikitan daude hurrengo topaketarako, apirilaren 3an izango dena.

rugby eskola

Besterik gabe eskerrik beroenak guraso-argazkilari inprobisatuei, eta Errioxa maiteari, baita hezitzaile eta Errugbi izena duen kirol honen zale orori, eskarmentuarekin gure kirolaren baloreak zabaltzen laguntzen duten horiei.

Carrito de compra
Scroll al inicio
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.