Gaztedi Rugby Taldea

Txapeldunak!

Joan den larunbatean, maiatzaren 21ean, Gaztediko emakumezkoen senior taldeak euskal ligako emakumezkoen ohorezko mailako finala jokatu eta irabazi zuen. Joko […]

Joan den larunbatean, maiatzaren 21ean, Gaztediko emakumezkoen senior taldeak euskal ligako emakumezkoen ohorezko mailako finala jokatu eta irabazi zuen.

Joko maila hobetuz joan da denboraldia aurrera joan ahala, eta jokalari konprometituen kopuru handi batekin garatu da taldea. Kopuru horri esker, maila handiko lehiaketa guztietan parte hartu ahal izan dute eta errugbiko XVeko Euroregion torneoan finalera iritsi ziren. Gutxi balitz, errugbi 7ko Euroregion torneoan txapelketan kopa irabazi zuten.

Asteburu honetako finalean, talde finalera iritsitako taldeek oso joko ezberdinarekin planteatzen zuten partida. Gasteiztarrena, joko ordenatu eta sendoa izan zen eta baloiaren lorpenean oinarritu zen, fase estatikoak menderatuz eta baloia zainduz ibili ziren. Durangotarrak, kontrara, abiaduran, baloiaren mugimenduan eta jokalari batzuen kalitate altuarengatik nabarmentzen ziren.
Azkenean, puntu bakarrarengatik garaipena lortu zuten arabarrek, markagailuan txandakatze asko egin ondoren, eta Gaztediko neskek partidako azken jokaldian transformatutako entseguarekin garaitu zuten.

Errugbi jardunaldi bikaina izan zen Txingudiko badian, euskal ligako final guztiekin, eta lehiaketa ofizialei amaiera bikaina eman zieten Gaztediko neskek.

Orain udako txapelketak eta merezitako atsedena denboraldi berriari aurre egiteko, ziur, kirol lorpen gehiago ekarriko dituena.

Carrito de compra
Scroll al inicio
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.