
Palentziaren aurkako garaipen garrantzitsuaren ondoren, gasteiztarrek beste partida lehiatu bat izango dute oraingoan, maila honetan ohikoa den gisan, arerio sendo baten aurka eta urtea amaitzear den honetan.
Norgehiagoka Unben izango da, igandean 12:00etan, Eibarko zelaira gerturatuko den zalego gasteiztarraren bultzadak babestuta.
Goazen Gaztedi!
Aurretikoa: Israel Luis Abad
Argazkiak: Ibon Sáenz de Olazagoitia






