Skip to main content

2. fasea

Vithas Gaztedi bueltan da txapelketan, eta oraingo honetan, Ohorezko B Maila mantentzeko ahaleginetan dabilen beste talde baten aurka egingo du. […]

Vithas Gaztedi bueltan da txapelketan, eta oraingo honetan, Ohorezko B Maila mantentzeko ahaleginetan dabilen beste talde baten aurka egingo du. Zuzeneko arerioa, beraz.

Bigarren sailkapenean murgildu da Vithas Gaztedi jada, non bosgarrenetik hamabigarrenera arteko sailkatuek elkarren kontra lehiatuko duten.

Bigarren sailkapen honetan, taldeek maila berean mantentzeko borrokatuko dute. Era berean, ligatik zuzenean eroriko denik ere egongo da, baita beste sailkapenen arabera maila mantentzeko play off-a jokatu beharko duenik ere.

Larunbatean 17:30etan Donostian emango diote hasiera bigarren sailkapen honi. Kote Olaizola zelaian neurtuko dituzte indarrak AVK Bera Bera-k eta Gaztedi-k.

Gasteiztar gazteak gogotsu eta hobetu asmoz bidaiatuko dute Donostiara. Azken jardunaldietan erakutsitako gisan. Esan beharra ere bada aurrean talde sendo eta maila handikoa izango dutela, eta lehenengo sailkapenean Vithas Gaztedi bere etxean garaitu zuela.

Fecha

10/02/2022


Comentarios

0


Categorías

Lehiaketa, Orokorra


Partekatu artikulu hau: