Skip to main content

Liga Vasca Femenina

Arrasate/Eibar
20
Gaztedi Neskak
10

Pasa den igandean, otsailak 5, 12:30etan, Gaztedi Neskak taldeak hamargarren jardunaldia jokatu zuen Arrasate AGT/ERT taldearen aurka Arrasateko Mojategi zelaian. […]

Pasa den igandean, otsailak 5, 12:30etan, Gaztedi Neskak taldeak hamargarren jardunaldia jokatu zuen Arrasate AGT/ERT taldearen aurka Arrasateko Mojategi zelaian. Gasteiztarrek urduritasun eta kohesio falta nabaria izan zuten, eta horregatik,  ez zuten lortu aurreko partiduetan jokatu izan duten irmotasun berarekin jokatu.

Partidaren lehen zatia zaila izan zen Gaztedirentzat. Hauek oso urduri zeuden lehen entsegua lortu nahi zutelako, eta horrek ez zien mesederik egin. Nerbio horiek zelaian behar bezala kokatuta ez egotea eragin baitzuten, jokoaren koherentzian eta kontzentrazioan huts eginez. Lehen entsegua 12. minutuan egin zuten gipuzkoarrek. Entseguaren ondoren, Gaztedi Neskak ez zuen burua makurtu eta bere zelaian baloiaren jabetza hartzea lortu zuen, azkenean 20. minutuan Claudia De la Lomaren eskutik entsegua lortuz. Hala ere, Arrasateko neskek ez zuten etsi eta 11. dortsalak entsegua lortu zuen 35. minutuan. Gaztediko neskek defentsan presio ona egin arren, talde aurkariaren 5. dortsalak berriro entsegua egitea lortu zuen lehen denbora amaitu baino lehen, markagailua 15-5 utziz.

Atsedenaldiaren ostean, Gaztedi Neskak taldeak, lehen zatiko akatsak aztertu ostean, presio gogorra eginez hasi zuen, bere burua seguru sentituz eta markagailua iraultzeko gogoz. Horrela sendotasuna eta kohesioa lortuz, 47. minutuan bigarren entsegua lortu zuten, beste behin Claudia De La Lomaren eskutik. Jokoa hobetu zen arren, gipuzkoarrek entsegua lortu zuten 53. minutuan, eta horrek eragina izan zuen jokalari gasteiztarrengan. Hala ere, azken minutuan, Gaztedi Neskek aurkarien zelaian borrokatzea lortu zuen eta presioaren ondoren ia entsegua lortu zuten, baloia entsegu lerroan pausatuz, baina epaileak baliorik gabe utzi zuen, ezin izan baitzuen argi ikusi baliozkoa zen ala ez. Borroka gogor hori 20-10ko markagailuarekin amaitu zen.

Partida honek gasteiztarrak partida honetan egindako akatsak zuzentzeko eta hobetzen jarraitzeko gogoarekin utzi ditu, asteburu honetan Uni Bilbaoren aurka etxean jokatuko duten hurrengo partidan berriro indartsu eta buru belarri zelairatu ahal izateko.

Argazkiak: Ricardo Santa Cristina

Fecha

07/02/2023


Comentarios

0


Categorías

Emakumezkoen Euskal Liga, Gaztedi Neskak, Kronikak


Partekatu artikulu hau: