27.03.22
16:00
Mungia y Lekaroz
Anbizio handiko jaurdunaldia
Vithas Gaztediko lehenengo taldeak liga honetako bigarren itzuliarekin jarraituko du asteburuan, estatuko selekzioaren Europako konpromisoak direla medio izandako etenaldiaren ondoren. […]
Vithas Gaztediko lehenengo taldeak liga honetako bigarren itzuliarekin jarraituko du asteburuan, estatuko selekzioaren Europako konpromisoak direla medio izandako etenaldiaren ondoren.
Vithas Gaztediko gazteek Bizkaiko Mungia udalerri hurbilera bidaiatuko dute, beti bezain gogorra den Uribealdearen aurka indarrak neurtzeko, larunbatean 16:00retatik aurrera. Gogor borrokatu beharko dute arabarrek, OBM estu honetan puntuak gehitzen jarraitu nahi badute.
Bestetik, Vithas Gaztedi B-ko gazte eta ez hain gazteek Euskal Ligako bigarren mailako liderraren etxera bidaiatuko dute, garaitezin dirauen BRT Menditarrak-en aurka lehiatzeko. Norgehiagoka interesgarria izango da, larunbatean 16:00retan Lekarozen jokatuko dena.
Emozioz beteriko jaurdunaldia biziko dute larunbatean Vithas Gaztediko senior taldeek beraz. Gainera, dena eman beharko dute asteburu erabakigarri honetan etekinak ateratzeko.