Skip to main content

Igoera fasea

AVR FC Barcelona
64
Vithas Gaztedi
0

Barça vs Vithas Gaztedi

Aurreko asteburuan, Vithas Gaztedi Neskek Ohorezko B Mailarako igoera fasea jokatu zuten Bartzelonan. Partidua egindako denboraldi paregabearen ondorio eta opari izan zen. Nahiz […]

Aurreko asteburuan, Vithas Gaztedi Neskek Ohorezko B Mailarako igoera fasea jokatu zuten Bartzelonan. Partidua egindako denboraldi paregabearen ondorio eta opari izan zen. Nahiz eta markagailuari begiratuta gure taldeak porrot esanguratsua ekarri etxera, sentsazio, esperientzia eta disfruteari erreparatuta zoriontsu daude gure neskak, eta hori zen taldearen helburu nagusia.

Duela 15 urte dira gasteitarrek Emakumezkoen Euskal Liga irabazten ez zutela eta pasaden apirilaren 2an euskal txapeldun izendatu ostean, maila nazionalean jolastu ahal izateko bideari hasiera eman zioten. Aurreko urtean igoera fasean lurralde bakoitzeko ordezkariak lortutako postuaren arabera, aurtengo taldeen gurutzaketak egin dira. Beraz, Euskal Ligako seigarren postuan egonda, hirugarrenen aurka lehiatzea tokatu zitaion Vithas Gaztediri(Kataluniako ligako ordezkarien aurka) Barçaren aurka, hain zuzen ere. 

Horrela, gure neskak larunbat goizean gogoz eta indartsu abiatu ziren kataluniar lurraldeetaraIritsi, hotelean instalatu eta luzaketa sesioa egin zuten hondartzan. Bainua mediterraneoan ausartenek, afaria, bideo sesioa eta lotara. 

Igandean, goizeko 12:00etan hasi zen partidua. Oso partidu gogorra izatea espero zuten gure neskek baina hala ere erronkari aurre egiteko prest altxatu ziren. Barçagaraile argia izan zen haien ligan, ez zuten haiek garaitu zituen aurkaririk izan, eta maila internazionaleko hainbat jokalari zituzten urdin-gorriminez jantzita. Oso joku arina eta zuzena daukate, oso bertikala, eta oina ere paregabe erabiltzen dute. Gauzak honela partidua goiz eguzkitsu batean hasizen Teixonerako zelaian. 

Lehenengo zatia hasi eta Vithas Gaztedik atera zuen baloia. Espero genuen bezala, kataluniarrek gogor ekin zioten haien jokoari eta nagusitu egin ziren. Lehenengo denboran gasteiztarrek defentsa ona egin zuten arren, ez zuten lortu Barçako jokalarien puntu eskuraketa ekiditea. 11. minutuan, aurretik jasotako faltak kontuan hartuta eta entsegu marratik hurbil maul bat hondoratzearen ondorioz, Vithas Gaztediko 2 zenbakiak, Itziar Reguerok, txartel horia jaso zuen. 

Markagailuak lehengo denbora amaitzean 31-00 markatzen zuen etxekoen alde.

Bigarren denborari hasiera eman eta berehala, gure nesken aurrelariek momentu horretararte meleetan izandako arazoak konpontzea lortu zuten eta fase estatiko hauetakomomentu batzuetan garaile ateratzea iritsi ziren. Hala ere, nahiz eta gauza konkretu batzuetak hobetu, Barçakoen nagusitasuna argia zen eta puntuetan islatuzen. 55. minutuan Zandile Masukuk, arabarren 15 zenbakiak, txartel horia jaso zuen. Gainera, azkenengo minutuetan, lesioeta jada emandandako jokalarien aldaketengatik, 14 jokalarirekin egon zen jolasten gure taldea. 

64-00 amaitu zen norgehiagoka, baina gure neskek ez zuten burua jeitsi momentu bakar batean ere ez. Tamalez, hemen amaitu da aurtengo Vithas Gaztedi Neskek bidea maila nazionalera. Baina hurrengo urtean gerra handia emateko gogoz daude!

Oso harro gaude egindako partiduaz eta denboraldi paregabeaz. Eskerrak eman behar zaie jokalari guztiei, jokatu zutenei, aurkariei eta gradan gu animatzen zeudenei; eskerrak ere bai etorri ezin izan zinetei, oso presente zeundeten gugan; eskerrak gure entrenatzaile eta kapitain maiteei, ikaragarri ikasten dugu zuekin eta asko estimatzen dugu zuen lana; eskerrak klubari eta eskerrak ikustera etorri zinetenei, etxetik ikusten egon zinetenoi eta denboraldian zehar harmailetan egon zaretenei; familiei eskerrik asko, zuen sostengu eta animoengatik eta eskerrak gure beteranei, zuen baldintza gabeko maitasunagatik. 

Laburbilduz, eskerrik asko esperientzia eder hau aurrera eramateko lagundu duzuen guztiei!

Fecha

26/04/2022


Comentarios

0


Categorías

Kronikak, Lehiaketa, Orokorra


Partekatu artikulu hau: