Skip to main content

Liga Vasca Femenina

Termas Bera Bera
17
Gaztedi
17

Bi puntu baliagarri etxera

Larunbat honetan, urtarrilak 29, neskok urteko lehenengo partida jokatu genuen Termas Bera Beraren kontra haien etxean, Anoetan. Partidu gogorra eta […]

Larunbat honetan, urtarrilak 29, neskok urteko lehenengo partida jokatu genuen Termas Bera Beraren kontra haien etxean, Anoetan. Partidu gogorra eta intentsoa izan zen, espero genuen bezala, berdinketan bukatu zuena.

Lehenengo zatian batez ere gure zelaian defendatzea tokatu zitzaigun. Naiz eta defentsan lan ona egin talde donostiarrak bi entseguren bitartez aurreratzea lortu zuen. Momentu horretan, Gaztediko Neskok indarrak batu genituen eta lehenengo zatia amaitu baino lehen, talde guztiak lan egin ondoren, Saquiak entsegua egitea lortu zuen.

Bigarren zatian, Termas Bera Berakoek beraien joko irekiarekin beste entsegu bat egitea lortu ziguten. Baina, gorri beltzeko neskok gure joko antolatuaren bidez hiru entsegu iritsi ziren minutu gutxitan, bat Itziarrena eta bi Adararenak. Azkeneko momentuan, naiz eta defentsan talde arabarraren lana ona izan beraien atzelariaren indarraz eta abiaduraz baliatuz partiduaren azkenengo entsegua lortu zuten.

Bi taldeek partidua irabazteko ahaleginak egin arren, Gaztediko Neskok ezin izan genuen garaipena etxera eraman, baina berdinketa baten bitartez bi puntu oso garrantzitsu lortu genituen. Partidu gogor honen emaitza 17-17 izan zen.

Halaber aipatzekoa da, zelaiaren egoeragatik Talde Gasteiztarrean bi lesio txiki egon zirela. Talde osoaren indarekin espero dugu ezer larririk izatea eta hurrengo partidurako guztiz prest egotea.

Bestalde, harrituta geratu ginen Bera Bera Taldeak hartutako erabakiarengatik ezin izan genuela ohitura den hirugarren denboraz disfrutatu.

Fecha

31/01/2022


Comentarios

0


Categorías

Emakumezkoen Euskal Liga, Gaztedi Neskak, Kronikak, Lehiaketa, Orokorra


Partekatu artikulu hau: