Eskerrik asko eta Gora Gaztedi!!
Bederatzi urtez Gaztediko presidente izan ondoren, Zuzendaritza Batzorde berri bati lekua utziko diot. Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiet […]
Bederatzi urtez Gaztediko presidente izan ondoren, Zuzendaritza Batzorde berri bati lekua utziko diot.
Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiet bederatzi urte hauetan Zuzendaritza Batzordeko kide izan diren pertsona guztiei, maila ezberdinetako taldeetan entrenatzen, jokatzen edota parte hartu duten guztiei, errugbira apur bat gehiago hurbildu diren pertsona horien guztien familiei, egunero bandatik animatzen eta partidak koloreztatzen dituzten zaleei, estaldura mediatikoa eman digun prentsari, eta, jakina, beren laguntza ekonomikoarekin Gasteizen eta Araban errugbiak aurrera egitea ahalbidetu duten enpresa eta erakundeei.
Pertsona horien guztien bultzadari esker, klub honek hainbat giza et kirol lorpen erdietsi ditu.
Urrats bat emago dut albora, nire onena eman dudala eta beti klubaren interesak interes pertsonalen gainetik jarriz lan egin dudala jakinik.
Horregatik, egindako lanarekin pozik nago eta ziur nago klubak asko hazten jarraituko duela Lehendakaritza berriaren eskutik.
Barkamenak eskatu nahi nituzke, halaber, egin ditudan akats ugariengatik, ez baitira inola ere asmo txarrez egin.
Zalantzarik gabe, urte hauetan akats ugari egin ditut kudeaketa alorrean, akats horiengatik, interpretazio txarrengatik edo izandako desadostasunengatik, barkamena baino ezin dizuet eskatu.
Ziur egon zaitezkete guztia eman dudala klub honen alde, bai zelai barrutik, bai kanpotik; eta horrela izaten jarraituko du, Batzordeari lagunduz, entrenatuz, jokatuz edo harmailetarik hauspo emanez.
Gora Gaztedi!!
Sin.: Moisés San Mateos
Gaztedi RTko lehendakaria
Jardunean