Skip to main content

Gaztedi R.T.
33
C.U. Ourense
12

Garaipen baltsamikoa

Jaurdunaldi itzela bizi genuen igandean, Gamarrako zelaian.

Vithas Gaztedik Campus Universitario Ourenserekin indarrak neurtu zituen, eta aldez aurretik espero genuen bezain gogorra izan zen partida. Etxeko jokalari bati ateratako txartel gorri batekin hasi zen lehia, eta lehen minututik Gaztedik 14 jokalarirekin egin behar izan zion aurre Ourenseri.

Partida horrela hasi bazen ere, Vithas Gaztedi bere joko sistema ezartzeko gai izan zen, eta apurka-apurka partidan nagusitzen hasi. Talde galiziarrak ere arrisku handiko jokaldiak eraiki zituen eskuzko jokoan, baina Gaztedi fase estatikoeran nagusituaz, 3/4ak baloiez hornitu eta talde gasteiztarrak lehen puntuak markagailura igotzea erdietsi zuen. 

Hala ere, beti bezain gogor zirauen Ourensek borrokan jarraitu zuen azken unera arte, eta hala 33-12 amaitu zen partida.

Beraz, Gaztedik lehen garaipena lortu zuen aurtengo estatuko Ohorezko B Mailan, sailkapenean gora egin ahal izateko lehen urratsak emanez.

 

Kronika: Israel Luis Abad

Fecha

21/11/2021


Comentarios

0


Categorías

Kronikak, Lehiaketa, Orokorra


Partekatu artikulu hau: