Skip to main content

Liga Vasca Femenina

Gaztedi Neskak
24
Uni Bilbo
19

Garaipena etxean geratu da

Pasa den asteburuan Gaztedi Neskek garaipena eskuratu zuten Uni Bilbo Rugbyren aurkajokatutako neurketan. Gasteiztarrak 24 – 19 nagusitu ziren Gamarran, goizeko 11.30etan.Lehenengo […]

Pasa den asteburuan Gaztedi Neskek garaipena eskuratu zuten Uni Bilbo Rugbyren aurka
jokatutako neurketan. Gasteiztarrak 24 – 19 nagusitu ziren Gamarran, goizeko 11.30etan.
Lehenengo bueltan Uni Bilboren aurka jokautako partidan, Uni Bilbok garaile atera zen eta
horregatik Gaztedi Neskak berriro garaitzeko gogoekin etorri ziren gamarrara asteburu
honetan. Joku azkarra eta gogorra ekarri zuten, baina gure neskek, jokaldi berriez, joku
bertikalaz eta mele gogorrez baliatu ziren partidu hau irabazteko.
Zaloa Maestre jokalariaren esku lortu zuten pertiduko lehenengo entsegua eta honi esker
taldea askoz gogotsuago aritu zen partida osoan zehar. Hala ere,Uni Bilboko neskek ez zuten
garaipena erraz eskaini, talde honek 3 entsegu lortu baitzituen.
Esan bezala, lehenengo entseguarekin taldea motibatu egin zen eta partidua amaitu arte talde-
lan erritmo berdina izatea lortu zuten. Hiru laurdenak oso bertikalak izan ziren jokaldi sendoak
bitartez defensa lerroa gaindituz eta aurrelariak inoiz baino gogorrago aritu ziren meleetan eta
baloia zuten bakoitzean metro asko aurreratzen zituzten. Oso partidu estua izan arren
garaipena etxean gelditzea lortu zuten.
Aupa neskak!

Argazkiak: Beto Carrillo

Fecha

18/02/2023


Comentarios

0


Categorías

Emakumezkoen Euskal Liga, Gaztedi Neskak, Kronikak


Partekatu artikulu hau: