Skip to main content

Gaztedi Inklusiboa

2021-22 denboraldi honetan Bultza Liga hasi da (Errugbi Inklusiboko 1.go Euskal Liga), hainbeste urtetako jarraikitasun, borondatezko lan eta ezin kontatuzko ilusioarekin.

2021-22 denboraldi honetan Bultza Liga hasi da (Errugbi Inklusiboko 1.go Euskal Liga), hainbeste urtetako jarraikitasun, borondatezko lan eta ezin kontatuzko ilusioarekin.

Azaroaren 13an Universitario Bilbaoren Fango zelaian abiatu zen lehenengoz. Egun horretan bertan, Euskal Federazioak ofizialtzat jo zuen liga honetako egutegia. Parte hartuko duten talde hauek, nola ez, hainbesteko errespetua, inklusioa, eta diziplina partekatzen dutelarik, gure kirolaren balioen jarraibide dira.

Parte hartu nahi izatekotan, ez eduki inongo zalantzarik, eta jar zaitezte gurekin harremanetan. Modu asko daude horretarako, eta pertsona oro izango da ongietorria. Baita zu ere.

Partekatu eta zabal ezazu, hori baita errugbia.

Zoriona eta osasuna. Gizatasuna eta balioak. Bizitza.

AUPA INKLUSIOA, AUPA GAZTEDI!
Entrenamendu irekiak: larunbatak 10:30etatik 12:30etara · Lakuako Udal Instalazioetan
Kontaktua:info@gaztedirugby.eus

Gure entrenamenduak

Fecha

07/11/2021


Comentarios

0


Categorías

Inklusioa, Orokorra


Partekatu artikulu hau: