Skip to main content

Gaztedik Bultza Liga 22-23 hasten du

Gasteizko azaroko egun busti eta hotzak ez zituen Gaztedi RT eta Uni Bilbaoko jokalariak kikildu. Gaztedirentzako Bultza ligako lehen partida […]

Gasteizko azaroko egun busti eta hotzak ez zituen Gaztedi RT eta Uni Bilbaoko jokalariak kikildu.

Gaztedirentzako Bultza ligako lehen partida zen, jokalarien buruak aldarrikatzeko unea. Irabaztera atera ziren gorribeltzak hala, asko landutako entsegua erdietsi zuen Mikel Sañudo hegalekoak 15eko marra inguruan. Taldelan handiaren ordaina izan ere. Alvaro Martínez de Antoñanak 2 puntuak sakeleratu zituen.

Bilbokoak atzean geratu ez eta erasoari ekin zioten, fase ugaridun eta erruz jorratutako jokaldi baten ondoren entsegua lor eta 7nako berdinketa ezarri zuten markagailuan.

Tanto zein indarrez parekatuta iritsi ziren bi taldeak atsedenaldira.

Bigarren zatian bilbotarrek zeramaten sua azaleratu eta jokoari abiadura ezarri zioten, nonbaiteko lotalditik esnatu izan balira bezela.

Modu honetan, gerora partidako jokalari izango zen 15 jokalari, Andoni Rubiok, entsegua egin zuen.

Gaztediko jokalariek erantzuteko ardura berien buruen gain hartu eta Aritz Gurrutxaga uztartze erdiaren eskutatik igaro ziren baloi anitzek fase ugari kateatu zituzten, UniBilbaoko 22korainguratzen ziren baina sari esakasa lortzen, baloi ugari galtzearen ondorioz atzera egin behar bait zuten. Beste Gaztediren eraso saiakera batzuk egon ziren Mikel Sañudo gogotsu eta, 3 zenbakidun, Hugo Carrio hausart eta indartsu batzuei esker metro andana irabaziz baina Bilbotarren defentsa zorrotza zen eta baloia berreskuratzen zuten.

Hala partidako azken uneetan Bilboko atzelariak beste entsegu bat erdietsi eta transformatu zuten.

Aurrera Bultza liga!!!

Fecha

20/11/2022


Comentarios

0


Categorías

Bultza Liga, Inklusioa, Lehiaketa


Partekatu artikulu hau: