Skip to main content

Gizonezkoen ligak

Larunbat honetan, Vithas Gaztediko B taldeak Uribealdea RKE B izango du aurkari, gaztetasuna eta eskarmentua uztartzen dituen talde bizkaitarra.

EUSKAL LIGA B

Gaztediko gazteek beren bertsiorik onena eman beharko dute defentsan, jarraian 3. partida irabazi nahi izanez gero.

B-ko jokalariak adorez lehertzen dabiltza Zornotzaren aurka irabazi ostean, baina ez zaie komeni larregi lasaitzea, Uribealdeak ez baitio partida erraz utziko.

OHOREZKO B MAILA

Ohorezko B Mailako denboraldiak aurrera darrai, eta honako seigarren jaurdunaldi honetan Vithas Gaztedik Palentziara bidaiatuko du.

Bertan, zilarrezko ligako talde gazteak orain igo berri den Clínica Colina Palencia R.C.rekin indarrak neurtuko dituelarik.

Gogoz borrokatu beharko dute gasteiztarrek Palentziako hiriburutik garaipena erdietsita itzuli nahi badute, Ourenseren aurka irabazi ondoren indarberrituta badaude ere.

Israel Luis Abad

Fecha

29/11/2021


Comentarios

0


Categorías

DHB, Euskal liga, Lehiaketa, Orokorra, Senior masculino


Partekatu artikulu hau: