Hauteskunde datak
Bazkide agurgarriak: Ohar honekin jakinarazi nahi dizuegu 2022ko urtarrilaren 22an antolatutako ezohiko batzarrean Estatutu Sozialetako eraldaketa adosteaz gain, egoitzan eskuragarri […]
Bazkide agurgarriak:
Ohar honekin jakinarazi nahi dizuegu 2022ko urtarrilaren 22an antolatutako ezohiko batzarrean Estatutu Sozialetako eraldaketa adosteaz gain, egoitzan eskuragarri dagoelarik, hauteskunde datak ere onetsi zirela, aktako atal hauek gogoan ditugula:
a) Hautagaiak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, bihar 2022ko urtarrilaren 23an hasi eta otsailaren 22an 24 orduetan iraungiz.
b) Hauteskunde Batzordeak hautagaiei ezarritako data 2022ko martxoaren 4an iraungiko da.
c) 2022ko martxoaren 5a eta 12aren artean klubeko iragarki-taulan ikusgai egongo dira hautagaiak eta beren hauteskunde-programak.
d) 2022ko martxoaren 4an Hauteskunde Batzordeak hauteskunde data jakinaraziko du, hamabost eguneko denbora tartearen barruan, eta ediktua argitaratuko du, klubeko iragarki-taulan jarrita, eta Estatutu Sozialetako 47. artikuluko betebeharrak azalduko ditu.
e) Posta bidez bozkatzeko epea Hauteskunde Batzordeak adostutako dataren aurreko eguneko 24 orduetan iraungiko da.
Horrekin batera, helarazi nahi genizueke, bazkide batzordeak adostuta, Ramón del Valle Tauste izendatu zela Hauteskunde Batzordeko arduradun.
Ondo izan.
Moisés San Mateos