Skip to main content

Ascenso

AVR FC Barcelona

24.04.22

12:00

La Teixonera

Vithas Gaztedi

Igotzeko Ahaleginetan

Vithas Gaztedi neska taldeak euskal liga femeninoa irabazi zuenetik dagoeneko 3 aste pasa dira, baina ez pentsa 3 aste hauetan ospatu […]

Fotografía: Ibon Sáenz de Olazagoitia

Vithas Gaztedi neska taldeak euskal liga femeninoa irabazi zuenetik dagoeneko 3 aste pasa dira, baina ez pentsa 3 aste hauetan ospatu besterik egin dutenik, izan ere, gogor entrenatzen aritu dira, dagoeneko asteburu honetan maila igoera jokatzeko lehenengo partidua baitaukate. Partidu hau, AVR FC Barcelonaren aurka jokatuko dute igandean Bartzelonan, La Teixonera zelaian, goizeko 12:00etan.

Bi taldeek lehenengo aldiz ikusiko dituzte aurpegiak, baina, Gaztedik argi dauka partidu gogor bat duela aurretik, izan ere, ez baitira arerio errazak izango Bartzelonako neskak. Baina, guztiaren gainetik partidu polit bat izango da, non, bi taldeek irabazteko dena emango duten. Vithas Gaztediko neskek urduritasunez eta emozioz itxaroten dute asteburua, hain zuzen ere, esperientzia ahaztezin bat dutelako aurretik, larunbat goizean hasiera izango duena. Gertatzen dena gertatzen dela, gasteiztarrak esperientziaz ahalik eta gehien gozatzen ahaleginduko dira.

Beraz, ohorezko B mailara igotzeko aukera ahlik eta hoberen aprobetxatzen ahaleginduko dira neskak eta guztiaren gainetik esperientzia hau ahaztezin bihurtzen. Vithas Gaztediren lehenengo aldia da B mailara igotzeko borrokan sartzen direla, eta hura hurrengo mailara eramaten ahaleginduko dira. Partidu hau etxetik hurrun geratzen den arren, aukera duzuen guztioi etortzera animatzen zaituztegu eta bertan itxarongo zaituztegu.

Fecha

22/04/2022


Comentarios

0


Categorías

Aurretikoak, Lehiaketa, Orokorra


Partekatu artikulu hau: