Skip to main content

DHB

Hernani

06.03.2022

12:00

Hernani

Gaztedi R.T.

Indarrak neurtzeko aukera ezin hobea

Vithas Gaztedi bueltan da, eta oraingo igandean 12:00etan talde ezagun bezain indartsua izango du aurkari: Hernani, Landare Tokin. Partida interesgarria […]

Argazkia: Beto Carrillo

Vithas Gaztedi bueltan da, eta oraingo igandean 12:00etan talde ezagun bezain indartsua izango du aurkari: Hernani, Landare Tokin.

Partida interesgarria izango da, batik bat Vithas Gaztedik bere indarrak horrelako talde handi baten aurka neur ditzan, denboraldiko garai honetan taldea zein mailaran legokeen ikusteko.

Foto: Beto Carrillo

Gogora dezagun talde gipuzkoarrak garaipena lortu zuela aurrekoan Gamarran, eta orain sailkapenean lider dirau, partida denak irabazita dituelarik.

Azterketa paregabea izango da beraz. Gasteiztar gazteek gogotsu borrokatu beharko dute Hernaniren aurka garaipenarekin itzuli nahi baldin badute, eta horrela, ligan mantentzeko helburura apurka-apurka hurbildu.

Hernanin zuzenean ikusteko bezalako partida izango da, baina Streaming bidez gozatu ahal izango dugu baita.

Fecha

04/03/2022


Comentarios

0


Categorías

Aurretikoak, Lehiaketa, Orokorra


Partekatu artikulu hau: