Skip to main content

Senior Femenino

Hernani C.R.E

26.03.22

16:00

Landare

Vithas Gaztedi

Neskak vs Hernani

Larunbat honetan, martxoak 26, Vithas Gaztediko emakumezkoen senior taldeak partidua dauka Hernaniren aurka. Oraingo honetan, partidua Hernanin izango da, arratsaldeko […]

Larunbat honetan, martxoak 26, Vithas Gaztediko emakumezkoen senior taldeak partidua dauka Hernaniren aurka. Oraingo honetan, partidua Hernanin izango da, arratsaldeko 16:00etan Landareko errugbi zelaian.

Talde honen aurka egindako lehen partidua oso gogorra izan zen. Bertan, bi taldeek asko sufritu zuten arren bukaeraraino borrokatzen jarraitu zuten. Partiduaren lehen zatian Gaztedi galtzen zihoan 5-7, baina bigarren zatian, Gaztedik esfortzu handia egin ondoren, markagailuari buelta ematea lortu zuen azken entsegu batekin.

Vithas Gaztediko neskak lehenengo doaz haien ligan, bigarren Hernani delarik, 3 puntu gutxiagorekin. Partidu gogorra izango da bi taldeentzat, ligako lehenengo bi postuak jokatzen dituztelako. Ziur partidu ikusgarri bat izango dela, hortaz, Hernanin itxaroten zaituztegu.

Fecha

24/03/2022


Comentarios

0


Categorías

Aurretikoak, Lehiaketa, Orokorra


Partekatu artikulu hau: