Skip to main content

Liga Vasca Femenina

La Unica

04-03-2023

16:00

UPNA (Pamplona)

Gaztedi Neskak

Partidu polita badator

Larunbat honetan, martxoaren 4ean, Gaztedi Neskak taldeak La Unica Rugby taldearen aurka jokatuko du. Ligako azkenaurreko partida hau Iruñean izango […]

Larunbat honetan, martxoaren 4ean, Gaztedi Neskak taldeak La Unica Rugby taldearen aurka jokatuko du. Ligako azkenaurreko partida hau Iruñean izango da, UPNAko zelaian, arratsaldeko 16:00etan.

Euren aurka jokatu zuten azken partidako markagailuak La Unicaren alde egin zuen zalantzarik gabe. Izan ere, La Unicako taldea gogor aritu eta bertan islatu zen egindako lanaren emaitza. Dena den, Gaztedik ez zuen amore eman eta errugbiaz gozatu ahal izan zuen. Asteburu honetan ere asmo horrekin aterako dira zelaira. Entrenamenduetan ikasitakoa martxan jarri eta jokatutako partiduetan ateratako ikaskuntzak gauzatzeko gogoz.

Beste aukera bat gehiago maite duten kirolaz gozatzeko, ikasteko eta irribarre batekin ateratzeko!

UPNAko gradetan zuen animoak jasotzeko irrikaz! Animatu!

Argazkiak: Ibon Sáenz de Olazagoitia

Fecha

03/03/2023


Comentarios

0


Categorías

Aurretikoak, Emakumezkoen Euskal Liga, Gaztedi Neskak


Partekatu artikulu hau: