Skip to main content

S14 Euskal Liga. Aurretikoa

Urtebete baino gehiago igaro ondoren, eta aurreko asteburuko eguraldiak eragindako eragozpenak eta gero, Vithas Gaztediko Sub-14 taldeek denboraldia hasiko dute. […]

Urtebete baino gehiago igaro ondoren, eta aurreko asteburuko eguraldiak eragindako eragozpenak eta gero, Vithas Gaztediko Sub-14 taldeek denboraldia hasiko dute. Denboraldi berezia izango da, maila honetako guztien gisan: Txapelketa egongo da, liga, eta zelai osoan jokatuko dute… baina garrantzitsuena honako hau da: Denboraldia bi talderekin hasiko dugula. Vithas Gaztedi A (2008an jaiotakoak) eta Vithas Gaztedi B (2009an jaiotakoak). Talde biek urte asko eman dituzte klubean, eta beti esan ohi da klubeko eskolak ez duela inoiz horrenbesteko osasuna izan. Hau harro egotekoa da, bai entrenatzaile, delegatu, guraso eta jokalarientzako. Horrela, maite dugun kirol gutxitu hau geroz eta handiago eta lehiakorrago bihurtzen ari gara.

Kirolari dagokionez, gure gazteek bidaiatu egin beharko dute. Autobusa hartu eta Gipuzkoa aldera. Nagusienak zertxobait lehenago iratzarri beharko dira larunbatean, eta 8:45ean Irunerako autobusa hartu, Txingudiren aurka jokatzeko. Beren zelai gogor baina atseginera itzuliko gara beraz, historiaz betea dagoena. Bidasoa ertzean, alde batera Hondarribia eta bestera Hendaia ikusi daitezke. Ornitologia gustuko duten gurasoentzat, ezinbesteko bidaia da.

Gaztedi Bko gazteek zorte handixeagoa edukiko dute. 11:45ean izango dute autobusa hartzeko ordua, eta gauzak horrela, patxadaz gosaldu eta motxila gertatzeko astia izango dutelarik. Bisita ez da erraza izango. Ordiziako zelai entzutetsura jo beharko dute. Milaka batailaren kokagune da, eta gure gazteek tenplu honetaz gozatzeko aukera izango dute. Kirol honek ematen dizkigun opariak dira hauek.

Ahaztu aurretik, nabarmendu beharreko ohartxo bat. Autobusak Gamarratik irtengo dira. Dakizuen moduan, taberna-jatetxearen arduradunak gara. Horrela, ez dago berandu iristeko aitzakiarik (ez bada bukala, galtzak edota botak ahazten ditugulako).

Aurretikoa: Gustavo Muñoz
Argazkiak: Ibon Sáenz de Olazagoitia

Fecha

20/12/2021


Comentarios

0


Categorías

Lehiaketa


Partekatu artikulu hau: