Skip to main content

Su ta fuego. Gaztedi osoa eta arabar guztiak zuekin daude! S-16

CR Sant Cugat y CR Liceo Francés

Maiatzak 7 eta 8

Lloret de Mar

Vithas Gaztedi

Su ta fuego!

Lloret de Mar: Jakintza baten saria Asteburu honetan, maiatzak 7 eta 8, Vithas Gaztediko hamasei urtez azpiko taldeak parte hartuko du bere […]

Lloret de Mar: Jakintza baten saria

Asteburu honetan, maiatzak 7 eta 8, Vithas Gaztediko hamasei urtez azpiko taldeak parte hartuko du bere mailako cn, euskal ligako txapeldun den heinean Lloret de Marren. Kataluniako eta Madrilgo ligetako txapelduna eta txapeldunordea izango dira aurrez aurre, baita Andaluziako, Valentziako eta Gaztela-Leongo txapeldunak ere. Taldeak bi multzotan banatzen dira eta ligaxka bat partida bakarrera jokatzen dute. Gure txapeldun gazteek CR Sant Cugat, CAU Valencia eta CR Liceo Francés taldeen aurka jokatu beharko dute, eta beste txapelketa taldea ADI Industriales, Ciencias rugby de Sevilla, CR El Salvador eta UE Santboiana taldeek osatuko dute. Ligaxka honetako emaitzek azken partida markatuko dute txapelketa amaitzeko: loriarako lau partida.

Azken fasera iritsi diren talde guztiak klub handiak dira, eta gure jokalari gazteak horien artean daude. Vithas Gaztediko neska-mutilek garaipena bilatuko dute partida guztietan, eta duten kontzentrazioarekin eta jakintasunarekin ametsezko joko bat eskeiniko digute. Gure taldeak klub gisa bereizgarri egiten gaituzten ezaugarriekin jokatuko du: ez generoaren ez gaitasunaren arabera diskriminatzen ez gaituen joko bat, kolore anitzeko talde bat, non taldeak, kolektiboak, banakotasunek baino pisu handiagoa duen. Ziur gaude belaunaldi berri honetako neska-mutilek poz handia emango digutela, bai Lloreten, bai hurrengo denboraldietan.


Su ta fuego. Gaztedi osoa eta arabar guztiak zuekin daude!

Fecha

04/05/2022


Comentarios

0


Categorías

Aurretikoak, Lehiaketa, Orokorra


Partekatu artikulu hau: