Skip to main content

DHB

Vithas Gaztedi
23
Gesalaga Okelan Zarautz K.E.
21
Gaztedi

Urrats bat aurrera

Vithas Gaztedik beste garaipen bat lortu zuen igandean Gesala Okelan Zarautz K.E.ren aurka. Oraingoan ere azken unera arte tentsioa mantenduta. […]

Gaztedi

Vithas Gaztedik beste garaipen bat lortu zuen igandean Gesala Okelan Zarautz K.E.ren aurka. Oraingoan ere azken unera arte tentsioa mantenduta.

Vithas Gaztedik baloi-posesio gutxi izan bazuen ere, etekina ateratzen jakin zuen, eta garaipena erdietsi zuen beste behin ere, ikusleen larritasuna partidako amaierara arte luzatuz.

23-21 estu batekin amaitu zen norgehiagoka, eta garaipen honekin Gaztedi apurka-apurka dabil maila mantentzeko helburura hurbilduz.

Argi dago bigarren itzuli honetan talde guztiak oso parekoak direla, baina badirudi Vithas Gaztedi aurreko postuetara gerturatzen ari dela, sailkapenean laugarren kokatu delarik, hamaika partidatan sei garaipen lortuta.

Horrela, Vithas Gaztedik igandean Hernanira bidaiatu beharko du, bigarren itzuliko liderraren aurka borrokatzeko. Aukera ezin hobea, arabarrek beren indarrak neur ditzaten.

Fecha

02/03/2022


Comentarios

0


Categorías

Kronikak, Lehiaketa, Orokorra


Partekatu artikulu hau: