VITHAS GAZTEDI DHB
Zortzigarren jaurdunaldiaren bila. Eguraldi kaxkarrak zela medio, Gamarrako uholdearen eta zelaiaren itxieraren aurrean, Vithas Gaztedik aurreko asteburuko partida atzeratzea beste aukerarik ez zuen izan. OBMko Vithas Gaztedi Eibar Rugby Taldearen aurka lehiatuko da oraingoan, mailan mantentzeko aurkari zuzena izanik.
Palentziaren aurkako garaipen garrantzitsuaren ondoren, gasteiztarrek beste partida lehiatu bat izango dute oraingoan, maila honetan ohikoa den gisan, arerio sendo baten aurka eta urtea amaitzear den honetan.
Norgehiagoka Unben izango da, igandean 12:00etan, Eibarko zelaira gerturatuko den zalego gasteiztarraren bultzadak babestuta.
Goazen Gaztedi!
Aurretikoa: Israel Luis Abad
Argazkiak: Ibon Sáenz de Olazagoitia