Skip to main content

Uni Bilbao

02.04.22

16:00

Bilbo

Vithas Gaztedi

Vithas Gaztedi Neskak vs Uni Bilbao

Larunbat honetan, apirilak 2, ligako azken partidua jokatuko dugu el fango zelaina, Bilbon, Uni Bilboren aurka. Partidua arratsaldeko lauretan izango […]

Larunbat honetan, apirilak 2, ligako azken partidua jokatuko dugu el fango zelaina, Bilbon, Uni Bilboren aurka. Partidua arratsaldeko lauretan izango da eta atzeratua izan zen partidu hau erabakigarria bihurtu da bi taldeentzat, izan ere pasaden astean egon ziren partiduen emaitzen ondorioz Uni Bilbo Gaztediren atzean jarri da ligako bigarren postuan; horrek, partidu hau liga irabazteko erabakigrria bihurtzen du. Hau eta Uni Bilbok zelaian daukan konstantzia kontuan izanda partidu zaila eta lehiatua izango dela uste dugu, eta batez ere ikusteko oso polita.

Gure azken partidua Uni Bilboren aurka partidu gogorra izan zen non erridmoa mantentzea kostatu zitzaigun. Azken emaitza garaipen bat izan zen guretzako markagailuak 25-37 adierazten zuela. Partidu honen ondoren gogotxu goaz Bilboko partidura, bertan gure indar guztiak erabiliko ditugu garaipena lortzen saiatzeko partidu hain erabakigarri honetan.

Fecha

31/03/2022


Comentarios

0


Categorías

Aurretikoak, Emakumezkoen Euskal Liga, Lehiaketa


Partekatu artikulu hau: