Skip to main content

XII Araba Rugby Cup 2022 (I)

Eskerrak eman nahi dizkiegu Gasteizko Udalari eta Araba Errugbi Cupeko edizio honetan parte hartu duten erakunde eta babesle guztiei. Lakua-03ko udal-instalazioek jarduera […]

Fotografías: Esteban Sagasti)

Eskerrak eman nahi dizkiegu Gasteizko Udalari eta Araba Errugbi Cupeko edizio honetan parte hartu duten erakunde eta babesle guztiei. Lakua-03ko udal-instalazioek jarduera zalaparta handia sortu dute beste behin ere, eta COVID delakoak behartutako geldialdiaren osteko gogoak arrakasta bihurtu du hitzordua.

Aurten, garaikurra Vigo R.C.ri egokitu zaio. Gogoratu nahi dugu garaikur hau ez duela partida guztiak irabazten dituen taldeak eramango, arbitroen iritziz errugbiaren balioak ondoen ordezkatzen dituenak baizik: osotasuna, pasioa, elkartasuna, diziplina, inklusioa eta errespetua.

Zifra gutxi batzuetan laburtzearren:
– Kirolari kopurua: 1.200.
– Klubak: 24 estatu osokoak.
– Taldeak: 72. Denak mistoak. Neskek eta mutilek elkarrekin jolasten dute.
– Partidak: 212 -8, -10, -12 eta -14 artean.
– Ostatu-plazak: 800.
– Boluntario kopurua: 200.
– Hornidura: 1.200 bazkari eta otordu egunero banatuta.
– Partiden ondoren taldeentzako korridoreak: 212.

Fotografías: Esteban Sagasti)


Ekitaldi honek gure hiriaren irudirako duen itzulerak pozez betetzen gaitu. Talde guztien esker oneko adierazpenek horren lekuko dira, eta motibatu egiten gaituzte; 2023ko edizioan lanean hasteko irrikan gaude, eta, horretarako, berriro ere gure erakundeen laguntza izatea espero dugu.

Eskerrik asko danoi eta datorren urterarte!

Beste argazkiak: https://flic.kr/s/aHBqjzNVM7 (Beto Carrillo)

Fecha

10/05/2022


Comentarios

0


Categorías

Orokorra


Partekatu artikulu hau: