Skip to main content

Liga Vasca Femenina

Gaztedi Neskak

12/02/2023

11:30

Gamarra

Uni Bilbo

ZER EGITEKO GAI GAREN ERAKUSTEKO GOGOTSU

Igande honetan, otsailaren 12an, Gaztedi Neskok Uni Bilboko neskak jasoko ditugu etxean goizeko 11:30etan. Badakigu aurkari gogorrak direla eta irabazteko […]

Igande honetan, otsailaren 12an, Gaztedi Neskok Uni Bilboko neskak jasoko ditugu etxean goizeko 11:30etan. Badakigu aurkari gogorrak direla eta irabazteko indartsu joan beharko garela. 

Azken jardunaldian egin genituen akats guztiak zuzentzea da gure helburu nagusia. Horretarako, aste honetako entrenamenduetan ruck-a, defentsa eta hiru laurdenen jokaldiak nagusitu dira, gure benetako jolasa erakustera baikatoz.

Bestalde, jakin badakigu igandean garrantzitsuak izango direla irmoa eta kontundentzia, bilbotarrak gogotsu baitatoz Gaztedi gazte baten aurka lehiatzera.

Dagoeneko 11. jardunaldia izango da honako hau eta sailkapenean egongo diren puntuen gora-beherak garrantzitsuak izango dira amaierako sailkapenerako.

Afizio guztia gonbidatzen eta animatzen dugu partidua ikustera etor daitezen eta gurekin batera errugbiz beteriko asteburu polit batez gozatzera.

Zatoz errugbi dinamiko eta entretenigarri batetaz disfrutatzera! Aupa Gaztedi!

Argazkiak: Ibon Sáenz de Olazagoitia

Fecha

09/02/2023


Comentarios

0


Categorías

Aurretikoak, Emakumezkoen Euskal Liga, Gaztedi Neskak, Orokorra


Partekatu artikulu hau: