Skip to main content

Euskal Ligako 2. maila

Vithas Gaztedi B
19
Zornotzako Urgozoz R.T.
33

Arnas hartze baten faltan

Borrokan atsedenik hartu ez zuen Vithas Gaztedi B-k ondo antolaturiko Zornotzako Urgozo R.T.-ren aurka, hau da, Euskal Ligako bigarren mailan, […]

Borrokan atsedenik hartu ez zuen Vithas Gaztedi B-k ondo antolaturiko Zornotzako Urgozo R.T.-ren aurka, hau da, Euskal Ligako bigarren mailan, bigarren postuan dirauen talde bizkaitarraren aurka, galdu zuen larunbatean, Gamarran.

Indarrez hustuta, Vithas Gaztedi B-ri luze egin zitzaizkion lehiako azken minutuak beste behin ere.

Gasteiztarrek defentsan sendo egin zuten lan, baina arerioen gaitasun fisikoa nagusi izan zen, eta markagailua bigarren zatiko bukatze aldera arte parekatua egon bazen ere, amaieran bizkaitarren fisikoari esker markagailua puztu zen. Bizkaitarrak 19-33 jarri ziren aurretik. Hala ere, Vithas Gaztedi B-k harro egon behar luke egindako lanarekin, talde joko on bat egin ondoren.

Fecha

09/03/2022


Comentarios

0


Categorías

Kronikak, Lehiaketa


Partekatu artikulu hau: