Garaipena Palentziako lurretan
Partida sutsua izan zen igandean Palentziako Nueva Balastera estadioan bizi genuena. Gaztediko gazteek igandean Palentziako hiriburura bidaiatu zuten Ohorezko B Mailako seigarren jaurdunaldia jokatzeko. Aurreikuspenen arabera, arerio gogorra espero zen, igo berri den talde palentziarra gauzak bikain ari baita egiten, eta gotorleku sendoa eraiki baitu bere etxean.







