Skip to main content

Liga Vasca Femenina

Gaztedi Neskak
22
Durango RT
10

Denboraldi amaiera: Gaztedi Neskak vs Durango RT

Martxoaren 18ko larunbatean, arratsaldeko 16:00etan, Gaztedi Neskak eta Durango RT taldeak kontran jokatu zuten Gamarrako zelaian. Eguna euri zaparrada biziarekin […]

Martxoaren 18ko larunbatean, arratsaldeko 16:00etan, Gaztedi Neskak eta Durango RT taldeak kontran jokatu zuten Gamarrako zelaian. Eguna euri zaparrada biziarekin hasi zen, jokalarien beroketa zailtzen zuena. Hala ere, euria laister baretu zen eta partidua ia eragozpenik gabe jokatzea ahalbidetu zuen.

Etxeko taldea intentsitate handiz eta gogotsu hasi zen, partidako lehen entsegua 2. minutuan lortuz. Durango RT ez zen atzean geratu eta lehen zatian markagailua 10 puntura berdintzea lortu zuten. 

Bigarren zatian, Gaztediko neskak oldarkorrago aritu ziren eta aurkako entsegu marratik gertu zigor-entsegua lortu zuten mele baten ostean. Handik gutxira, beste entsegu bat lortu zuten, markagailua 22-10ean utziz. Zoritxarrez, partida 4 minutu lehenago amaitu behar izan zuten, talde bisitariaren lesio baten ondorioz. 

Hau izan da denboraldiko azken partida Gaztedirentzat, Durangok ordea, aste honetan jokatuko du azkenengoa. Orain Durangok lortzen duen emaitzaren zain geratuko dira gasteiztarrak, izan ere, hauek hurrengo partiduan lortzen duten emitzaren arabera jakin ahal izango dugu Gaztedik Euskal Ligan lortuko duen postua. 

Bukatzeko, eskerrik asko jarraitzaile leial guztiei, beti babesten gaituztelako gure porrot kaxkarrenetan eta garaipenik onenetan. Batez ere, esker berezia eman nahi diegu Gaztedi Neskak taldeko beteranoei, haiek utzitako lekukoa harrotasun osoz borrokatzen jarraituko dugulako.

Argazkiak: Ibon Sáenz de Olazagoitia

Fecha

21/03/2023


Comentarios

0


Categorías

Emakumezkoen Euskal Liga, Gaztedi Neskak, Kronikak


Partekatu artikulu hau: