Skip to main content

DHB/OBM · Vithas Gaztedi vs Independiente Santander

Partida intentsu eta borrokatua larunbatean Gamarran bizi izan genuena, eguraldi eguzkitsua lagun genuela. Sailkapeneko bigarren taldearen aurkako partida gogorra izango […]

Partida intentsu eta borrokatua larunbatean Gamarran bizi izan genuena, eguraldi eguzkitsua lagun genuela.

Sailkapeneko bigarren taldearen aurkako partida gogorra izango zela aurreikus genezakeen, eta hala izan zen, Mazabi Santander Independiente R.C. taldeak ez baitzuen garaipena merke saldu.

Vithas Gaztedi oldarkor bat ikusi genuen. Defentsako lanak tinko bete zituen eta lehen unetik erruki gabe aritu zena.

14. minuturako Independientek 0-5a ezarri zuen markagailuan, norgehiagokan ikusleen begietan faborito zela, bere boterea erakutsiaz.

Hala ere, Gaztedik minutu bi besterik ez zuen behar izan 5-5 berdinketa ezartzeko, eta hala eman zioten hasiera lehenengo zati entretenigarriari. Gauzak horrela, 5-12 iritsi ziren atsedenera, santanderdarrak aurretik.

Defentsan bikaineko lana eginez itzuli zen Gaztedi bigarren zatian. Gainera, eskuzko joko trebe bat eginez, aurrean jartzea erdietsi zuten, eta 23-12 amaitu zuten partida, lan handia egin eta gero.

Arnasaldi esanguratsu bat hartu dute oraingoan gasteiztarrek, hurrengo asteburuko partidarako indarberritzeko asmoz.

Fecha

26/01/2022


Comentarios

0


Categorías

Kronikak, Lehiaketa, Orokorra


Partekatu artikulu hau: