Skip to main content

Gaztedi neskak beste garaipen baten bila

Bi aste igaro dira azken partida gogorra jokatu zenetik eta Gaztedi Neskek indarrak batu dituzte asteburu honetan erronka berri bati […]

Bi aste igaro dira azken partida gogorra jokatu zenetik eta Gaztedi Neskek indarrak batu dituzte asteburu honetan erronka berri bati aurre egiteko, oraingoan Arrasate/Ordizia RE taldearen aurka. Partidua haien etxean izango da, Ordizian otsailak 12, 12:00etan Altamira zelaian.

Ligako lehen itzulian, talde honen aurka Gamarran jokatutako partiduan, markagailua Gaztediren alde egon zen une oro. Partida osoan zehar kontrola mantendu zuten eta lasai ibiltzeko aukera egon zen, nahiz eta Arrasate/Ordiziako neskek indarrez borrokatu. Etxetik kanpoko partiduak beti dira gogorragoak, oraingo onetan partidura prest joan beharko dira irabazi nahi badute.

Gogoratu beharra dago momentu honetan klasifikazioaren 4. postuan dagoela Vithas Gaztedi Neskak taldea, soilik ligaren lehen postutik 2 puntura, jakinda oraindik Bilboren aurkako partidua jokatzeke dagoela. Beraz, puntuak lortuz klasifikazioan igo nahi badu gogor egin beharko dio asteburu honetan, ligako lehen lau taldeen artean puntu tarte estua baitago.

Fecha

09/02/2022


Comentarios

0


Categorías

Aurretikoak, Gaztedi Neskak, Lehiaketa, Orokorra


Partekatu artikulu hau: